Lau hileko honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu zait; hau da, IKTen inguruan ikusitako guztiaren lapurpena. Guztira hiru tailer egin ditugu: Nola ikasten dut , generoa eta IKTak , eta hiritartasun digitala . Kurtsoari hasiera emateko, gure blogeen sarrera txiki bat egin genuen, gure burua aurkeztuz eta blog honen helburua azalduz. Lehenego tailerra, nola ikasten dugun gaur egun inguruan zen, eskolatik kanpo ere bizitzarako garrantzitsuak diren gauza asko ikasten baitira konturatzeko. Hausnarketekin jarraituz, Chema Madozen argazki bat aukeratu eta gaiarekin lotu behar izan genuen, "bisualtasun garaikideak" deituriko hausnarketan. Gaia pixkat baztertutzat utziz hainbat bideo ikusi genituen konpetentzia digitalaren inguruan ikasteko eta iritzi pertsonala emateko. Berriro tailerrarekin jarraituz, nola ikasten dugun galdera hori era bisual batean plasmatzeko teknografia eta kartografia bat egitea egokitu zitzaigun. Lehengo tailer horrekin bukatzeko ar...
Hirugarren tailer honi (Hiritartasun digitala) amaiera emateko, Ted talks bideo bat ikusi eta gero, horren hasunarketa egingo dut, pribatasunaren inguruan hitz egiten. Esan bezala, Ted Talks bideo honek pribatasunaren inguruan hitz egiten du. Hizlaria, Gleen, bi pertsona mota daudela esaten du: ez daukatela ezer ezkutatzeko esaten duten pertsonak eta haiei bigilatzea inporta zaienak: "I don't really worry about invasions of privacy because I don't have anything to hide". Pribatasun hori nahi dutenak lapurrak, terroristak edo mafiak direla uste dugu, baina egia da guztiok pribatasuna behar dugula, kortinen, ateen edota kisketen bidez, bai komunean, bai dutxan, etab. Hau da, guztiok pribatasun horren beharra behar dugu. Bigilazio modu asko daude, baina gure eguneroko bizitzan ematen den ohikoena Facebook egiten duena da. Aplikazio honetan zer egiten ari garen, zein diren gure gustoak edota informazio pertsonala jartzen dugu, honekin jokatzen zu manipula zaitzan....