Saltatu eta joan eduki nagusira

NIRE ON/OFF LINE BIZITZA

Hiritartasun digitalaren tailerrarekin jarraituz, benetan konektatuta gauden ala ez konturatzeko nire on/off line bizitzaren inguruan hitz egingo dut. Hau egiteko, nire eguneroko bizitza nolakoa den aztertuko dut, online eta offline momentuan identifikatuz.


Alde batetik, online hiru egoera azalduko ditut:
  1. Lehenego egoera, ikasten nagoenean da. Bai unibertsitatean, bai liburutegian, bai etxean beti ikasteko garaian nire ordenagailuarekin nago. Klasean iritsi eta lehengo gauza egelan sartzea da, hor aurkitzen baitutut behar ditudan material guztia. Gero, arratsaldeetan liburutegira joaten naiz eta bakarrik nire ordenagailua daramat nirekin, hori delako ikasteko eta lan egiteko behar dudan guztia. Gogoratzen dut egun bat, non taldeko lana egin behar genuen eta ez zuen inork ordenagailurik eraman eta benetan zer egin jakin gabe egon ginen, oinarrizko erraminta delako guretzat.
  2. Bigarren egoera, sare sozialen erabilera da. Instagram eta Whatsapp baino ez ditut maneiatzen, baina benetan millenial gazteok esaten dugun eran 24/7 nago sare sozial horiek erabiltzen. Aspertuta banago, tartetxo bat baldin badaukat libre, jaten nagoela, autobusean noala, komunean nagoela, etab. sare sozial hauek kontsultatzen ditut, nire lagunak zer egiten ari diren jakiteko. Era berean, edozer gauza egiten badut Instagrameko "historietara" igotzen dut besteek ere zer egiten ari naizen jakin dezaten, guk deitzen diogun "postureoa" egiteko. Egia esanda, jakitzen naizen lehenego eta ohera joateko momentuan azkeneko gauza egiten dudana Instagram eta Whatsapp begiratzea da.
  3. Azkeneko egoera musika entzuten dudanean da. Ekintza hau asko ekiten dut nire egunero bizitzan: platerak garbitzen, dutxan edota logela txukuntzen nagoean. Gainera, etxekolanak egiten dutadanean ere musika jartzen dut, kontzentratzen laguntzen baitit. Era berean, autobusean edo kotxean gidatzen nagoenean ere musika jartzen dut, entretenitua egon naizen eta denbora azkarrago pasatzeko.
Beste alde batetik, offline hiru egoera azaldu naiko nituzke, baina bakarrik egoera bat bururatu zait nire eguneroko bizitzan:
  1. Nire lagunekin nagoenean ez dugu ez mugikorrik, ez telebistarik, ezer elektronikorik erabiltzen. Urte hasieran arau bat jarri genuen, zein jatetxe batera goazen momentu guztietan, adibidez, guztiok mugikorrak mahai gainean jartzen ditugu eta benetan momentu hori aprobetxatzen dugu elkarren adiskidetasunez aprobetxatzeko. Gainera, norbaitek mugikorra kontsultatzen badu ronda bat ordaindu behar du; askotan, tentaziorik ez edukitzeko, mugikorrak "modo avión" jartzen dugu.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

TEKNOGRAFIA

"Nola ikasten dut?" galderari erantzuten jarraituz, honako honetan teknografia bat egitea proposatu zaigu. Nire aburuz ikasketa prozesua esparru akademiko zein ez akademikoan oinarritzen da: familia, eskola, lagunak, bidaiak, kirolak, mugikorra, etab. Ondorioz, esparru hauek guztiak argazki eta bideoen bitartez islatzen saiatu nahiz hurrengo teknografian. 

GENEROAREN INGURUKO MIKRO-NARRATIBA

Bigarren tailer honi (generoa eta IKTak) haiera emateko, mikro-narratiba bat egingo dut gaiaren inguruan hausnartzen. Hau egiteko, hurrengo galderetan eta Aberasturi eta Correaren (2015) irakurgaian oinarritu naiz, besteak beste. Zer esan nahi du emakumea eta maistra izatea? Zer esan nahi du gizona eta maisua izatea? Pentsa dezagun pixka bat: maistrak, andereñoak, amak, jangelako emakumeak, autobuseko zaintzaileak… emakumeak dira nagusi. Ostera, zuzendariak, lehendakariak, ikuskariak, sindikatuetako ordezkariak… gizonezkoak dira karu gehienetan. Beraz, irakaskuntzan dabiltzan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago izan arren, goi karguetan eta ardurako postuetan gizonezkoak ugariago dira. Haur Hezkuntzan maistren presentzia nabarmenaz kontzienteak gara guztiak, etapa honetako irakasleen % 90en emakumeak gehiago izanez. Baina zergatik dira irakasleen gehiengoa emakumeak etapa horretan? Historian zehar, emakumeari zaintzarekin erlazionatuta dauden lanak erlazioatu zaie, ondo...