Saltatu eta joan eduki nagusira

LAURENCE ANYWAYS PELIKULAREN HAUSNARKETA

Bigarren tailerrarekin jarraitzeko, eta genero eta IKTaren inguruko hausnarketa osatzeko, beste pelikula bat ikusi dugu. Honako honetan "Laurance Anyways" deituriko pelikula da. Pelikula zertan datzan eta zein den generoaren inguruko arazoa behin azalduta, hainbat galderen bitartez generoa nola lantzen den ala ez azalduko dut.

Laurence Aliak literatura irakasle bezala lan egiten du. Amodiozko erlazio sendo bat dauka bere emaztearekin (Fred), hala ere, egun batean sexuaz aldatzeko bere planak bere lagunei eta bere emazteari kontatzea erabakitzen du. Hor sortuko dira talkak bere pertsona hulbilekin.

Pelikula hau aztertzeko Fueyo Gutiérrezen eta Fernández del Castroren (2012) irakurgaian oinarritu naiz.
  • Emakumeak nabarmenak dira kontaketetan?
Gehienetan, ikusten ditugun pelikuletan emakumeak bigarren plano batean agertzen dira, eta gainera, zaintzako rolarekin. Pelikula honek, berriz, rol tradizional eta estereotipatu horiekin apurtzen du, emakumearen garrantzia azpimarratuz. Orduan, esan dezakegu Laurance Anyways pelikulan protagonista mutila den arren, neska sentitzen da, eta Laurencen eta Freden arteko amodio historian zentratzen denez, emakumearen papera garrantzi handia dauka.
  • Era askotako emakumeak aurkezten dira?
Pelikulan barrena, era askotako emakumeak aurkitu daitezke. Lehenego, Laurance daukagu, emakumea dena, gizonezko gorputza duen arren. Bigarrenik, Freud agertzen da, zein momentu osoan bere bikotea ulertzen ahalegintzen den, eta gizarteak eraiki dituen estereotipoekin apurtzen saiatzen, baina ez bata ez bestea lortzen; era berean, Freud etxearen zaintza irudikatzen du, etxearen eta bere haurraren zaintzaren arduraduna da. Horrez gain, Laurenceren ama agertzen da, zein bere emazteak bera menderatzen du, egun osoan bere zaintzan zentratuz; baina, denbora pasa ahala, bere emaztearen kontra doa, eta Laurence laguntzen hasten da.
  • Esleitutako rolak naturalizatzen dituzten irudiak saihesten dira?

Nire iritziz, saiatzen dela uste dut, baina ez da filmean guztiz lortzen. Pelikulak transgenero pertsonak irrigarri uzten ditu, gizartean pertsona hauen kontra dauden aurreiritziak sustatuz, pertsona bitxiak eta ergelak balira bezala aurkezten dituzte.
  • Emakumeek paper aktibo eta protagonista dute ala subsumituak dira?
Protagonista, Laurence, soilik filmeko paper aktibo bat dauka, filma osoa bere pertsonan zentratzen baita. Agertzen diren beste emakumeak, Fred eta Laurenceren ama, protagonistarekin lotuta daude eta ez dute paper bat hartatik kanpo; kasurako, Laurenceren ama bere emazteak menderatzen du, baina, denbora pasa ahala, bere emaztearen kontra doa, gertaera honekin bukatuz.
  • Garrantzia ematen da emakumeek genero-gatazkei aurka egin behar duten arazoei ala alde batera uzten da?
Emakumeek dituzten genero-gatazkei garrantzia ematen zaie, Laurenceren amarekin ikusi daitekeen bezala. Hasieran, bere emazteak menderatzen du, rol tradizionala izanten, baina, denbora pasa ahala, bere emaztearen kontra doa, gertaera honekin bukatuz eta emakumeek dituzten estereotipoak apurtuz. Era berean, bere haurra laguntzen du behar duen gauza guztietan.

Bukatzeko, pelikula oraindik gure eguneroko bizitzan asko izkutatzen den gaia bat jorratzen du, familia askotan tabua dena, eta horregatik da hain garrantzitsua eta esanguratsua hau normalizatzea, esklusiorik gerta ez dadin, guztiok desberdinak eta libreak garelako sentitu nahi duguna sentitzeko.


BIBLIOGRAFIA
Fueyo Gutiérrez, A., eta Fernández del Castro, J. I. (2012). Hacer visible lo cotidiano a través del cine: la perspectiva de género en la Educación para el Desarrollo. Revista electrónica interuniversitaria de formación del profesorado, 15(2).

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

TEKNOGRAFIA

"Nola ikasten dut?" galderari erantzuten jarraituz, honako honetan teknografia bat egitea proposatu zaigu. Nire aburuz ikasketa prozesua esparru akademiko zein ez akademikoan oinarritzen da: familia, eskola, lagunak, bidaiak, kirolak, mugikorra, etab. Ondorioz, esparru hauek guztiak argazki eta bideoen bitartez islatzen saiatu nahiz hurrengo teknografian. 

GENEROAREN INGURUKO MIKRO-NARRATIBA

Bigarren tailer honi (generoa eta IKTak) haiera emateko, mikro-narratiba bat egingo dut gaiaren inguruan hausnartzen. Hau egiteko, hurrengo galderetan eta Aberasturi eta Correaren (2015) irakurgaian oinarritu naiz, besteak beste. Zer esan nahi du emakumea eta maistra izatea? Zer esan nahi du gizona eta maisua izatea? Pentsa dezagun pixka bat: maistrak, andereñoak, amak, jangelako emakumeak, autobuseko zaintzaileak… emakumeak dira nagusi. Ostera, zuzendariak, lehendakariak, ikuskariak, sindikatuetako ordezkariak… gizonezkoak dira karu gehienetan. Beraz, irakaskuntzan dabiltzan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago izan arren, goi karguetan eta ardurako postuetan gizonezkoak ugariago dira. Haur Hezkuntzan maistren presentzia nabarmenaz kontzienteak gara guztiak, etapa honetako irakasleen % 90en emakumeak gehiago izanez. Baina zergatik dira irakasleen gehiengoa emakumeak etapa horretan? Historian zehar, emakumeari zaintzarekin erlazionatuta dauden lanak erlazioatu zaie, ondo...

NIRE ON/OFF LINE BIZITZA

Hiritartasun digitalaren tailerrarekin jarraituz, benetan konektatuta gauden ala ez konturatzeko nire on/off line bizitzaren inguruan hitz egingo dut. Hau egiteko, nire eguneroko bizitza nolakoa den aztertuko dut, online eta offline momentuan identifikatuz. Alde batetik, online hiru egoera azalduko ditut: Lehenego egoera, ikasten nagoenean da. Bai unibertsitatean, bai liburutegian, bai etxean beti ikasteko garaian nire ordenagailuarekin nago. Klasean iritsi eta lehengo gauza egelan sartzea da, hor aurkitzen baitutut behar ditudan material guztia. Gero, arratsaldeetan liburutegira joaten naiz eta bakarrik nire ordenagailua daramat nirekin, hori delako ikasteko eta lan egiteko behar dudan guztia. Gogoratzen dut egun bat, non taldeko lana egin behar genuen eta ez zuen inork ordenagailurik eraman eta benetan zer egin jakin gabe egon ginen, oinarrizko erraminta delako guretzat. Bigarren egoera, sare sozialen erabilera da. Instagram eta Whatsapp baino ez ditut maneiatzen, baina ben...