Saltatu eta joan eduki nagusira

BENETAN KONEKTATUTA GAUDE? #CONECTADOS

Hirugarren tailerrari (Hiritartasun digitala) hasiera emateko, Salvados programaren "Conectados" kapitulua ikusi dugu klasean, benetan nire bizitza onlinearen inguruan galdera asko planteatuz.

Jordi Evoleren Salvados programak mugikorraren ondorioz nola aldatu den gure eguneroko bizitza aztertzen du. 10 urte pasa dira bakarrik Steve Jobs lehenego iPhone mugikorra atera zuenetik, baina aldaketa handi honek gure bizitza guztik aldatu du eguneko 24 orduak konektatuta bizitzera. Gero eta gehiago dira teknologia berriek eragindako mendekotasunari lotutako gaitzak. Teknologia garatuz joan ahala, hazi egin da estresa eta mendekotasuna. Adituek izena jarri diote: nomofobia.

Programa hasteko gazte batzuk ateratzen dira terapia antzeko batean, zeintzuk sare sozialetatik atera nahi duten beraien borondatez edo bere gurasoez gomendatuta. Adituak kontatzen du nola mugikorra kendu bezain prontoaskok askok frustatuta eta amorratuta sentitzen direla sare sozialak begiratzeko nahi hori dutelako, telefonoaren mende bizi dira. Baina, benetan sare sozialetara engantxatuta gaude? Daukagun adikzioaren konszienteak gara?

Nomofobia edo gailu horien mendekotasuna dutenen sentsazioa drogaren mendekotasuna dutenenaren modukoa da. Sakelako barik daudenean, euren gorputzaren erantzuna drogarik gabe dagoen drogazale batena moduko da. Dena dela, sakelakoek eragindako mendekotasuna ez da, oraingoz, buruko gaitz bat bezala hartu.

Hurrengo elkarrizketan mutil bat ateratzen zen, zein mugikorraren mende zegoela kontatzen duen. Hain adikzio handi zeukan egin beharreko erantzunkizunei uko egin ziela smartphonarekin egoteko. Adikzio honetatik ateratzea benetan zaila da, oso normalizatua den gauza bat delako. Baina, normalean egiten ditugun gauzak egiten uzten ditugu mugikorrarekin egoteko?

Ondoren, hainbat elkarrizketa anonimo egiten dira. Nik azpimarratu nahi dut emakume batek esaten duena: "Yo hablo con mi marido por WhatsApp aun estando en la misma casa". Benetan  arrigarria da  egiaztapen hau, eta nik planteatzen dut: norena da arazoa, gizartearena ala bakoitzarena?

Bukatzeko, nire iritzia emango dut gai honen inguruan. Sare sozialak asko erabiltzen ditudala uste dut, deskonektatze moduan. Erresidentzian bizi naizenetik ia eguneko ordu gehienak nire adineko jendearekin bizi naiz, eta joan-etorri horietatik deskonektatzeko mugikorra erabiltzen dut. Era berean, nire lagunak zer egiten ari diren jakin nahi badut instagramera sartu eta momentuan ikus dezaket zer egiten ari diren "insta-historias" deitzen denaren bitartez. Egia da ere nire lagunekin edo familiarekin nagoenean ez dudala mugikorra erabiltzen eta haiekin hitz egiten nago, noizbenka mugikorra begiratzen zer ordua den jakiteko baino ez. Halaber, lotara joateko orduan sare sozialetean denbora gehiego nagoela uste dut, ordu bat edo gehiego egon naitekeela ohean etzanda instagrama begiratzen. Era berean, esnatzen naizen lehengo gauza mezurik ditudan ala ez begiratzea da, deskonexio hori ez lortzen. Ildo beretik, nire gomendiak hauek dira: 
  1. Mugikorraren abantailak handiak dira, bai komunikazioan, baita ikasteko ere, baina menpekotasuna izatera iritsi gabe.
  2. Gogoratu egunerokotasunean mugikorrak bere lekua hartu behar duela, baina beste ekintzei lekua kendu gabe, eta orain arteko mugikorrik gabeko ekintzetan ezarri gabe.
  3. Taberna nahiz jatetxeetan, geroz eta gehiago, mugikorren kaxa erabiltzen da, tabernan sartzean mugikorra kaxan sartu eta ateratzean jasotzeko. Horrelako ekintza gehiago egin beharko genituzke gure egunerokotasunean, familian eta lagun artean…
  4. Noizean behin oparitu iezaizkiozu zure buruari pare bat egun mugikorrik gabe.

BIBLIOGRAFIA

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

WHY PRIVACITY MATTERS? TED TALKS BIDEOA

Hirugarren tailer honi (Hiritartasun digitala) amaiera emateko, Ted talks bideo bat ikusi eta gero, horren hasunarketa egingo dut, pribatasunaren inguruan hitz egiten. Esan bezala, Ted Talks bideo honek pribatasunaren inguruan hitz egiten du. Hizlaria, Gleen, bi pertsona mota daudela esaten du: ez daukatela ezer ezkutatzeko esaten duten pertsonak eta haiei bigilatzea inporta zaienak: "I don't really worry about invasions of privacy because I don't have anything to hide". Pribatasun hori nahi dutenak lapurrak, terroristak edo mafiak direla uste dugu, baina egia da guztiok pribatasuna behar dugula, kortinen, ateen edota kisketen bidez, bai komunean, bai dutxan, etab. Hau da, guztiok pribatasun horren beharra behar dugu. Bigilazio modu asko daude, baina gure eguneroko bizitzan ematen den ohikoena Facebook egiten duena da. Aplikazio honetan zer egiten ari garen, zein diren gure gustoak edota informazio pertsonala jartzen dugu, honekin jokatzen zu manipula zaitzan....

GENEROAREN INGURUKO MIKRO-NARRATIBA

Bigarren tailer honi (generoa eta IKTak) haiera emateko, mikro-narratiba bat egingo dut gaiaren inguruan hausnartzen. Hau egiteko, hurrengo galderetan eta Aberasturi eta Correaren (2015) irakurgaian oinarritu naiz, besteak beste. Zer esan nahi du emakumea eta maistra izatea? Zer esan nahi du gizona eta maisua izatea? Pentsa dezagun pixka bat: maistrak, andereñoak, amak, jangelako emakumeak, autobuseko zaintzaileak… emakumeak dira nagusi. Ostera, zuzendariak, lehendakariak, ikuskariak, sindikatuetako ordezkariak… gizonezkoak dira karu gehienetan. Beraz, irakaskuntzan dabiltzan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago izan arren, goi karguetan eta ardurako postuetan gizonezkoak ugariago dira. Haur Hezkuntzan maistren presentzia nabarmenaz kontzienteak gara guztiak, etapa honetako irakasleen % 90en emakumeak gehiago izanez. Baina zergatik dira irakasleen gehiengoa emakumeak etapa horretan? Historian zehar, emakumeari zaintzarekin erlazionatuta dauden lanak erlazioatu zaie, ondo...

PAPER ZORROA

Lau hileko honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu zait; hau da, IKTen inguruan ikusitako guztiaren lapurpena. Guztira hiru tailer egin ditugu: Nola ikasten dut , generoa eta IKTak , eta hiritartasun digitala . Kurtsoari hasiera emateko, gure blogeen sarrera txiki bat egin genuen, gure burua aurkeztuz eta blog honen helburua azalduz. Lehenego tailerra, nola ikasten dugun gaur egun inguruan zen, eskolatik kanpo ere bizitzarako garrantzitsuak diren gauza asko ikasten baitira konturatzeko. Hausnarketekin jarraituz, Chema Madozen argazki bat aukeratu eta gaiarekin lotu behar izan genuen, "bisualtasun garaikideak" deituriko hausnarketan. Gaia pixkat baztertutzat utziz hainbat bideo ikusi genituen konpetentzia digitalaren inguruan ikasteko eta iritzi pertsonala emateko. Berriro tailerrarekin jarraituz, nola ikasten dugun galdera hori era bisual batean plasmatzeko teknografia eta  kartografia bat egitea egokitu zitzaigun. Lehengo tailer horrekin bukatzeko ar...