Lau hileko honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu zait; hau da, IKTen inguruan ikusitako guztiaren lapurpena. Guztira hiru tailer egin ditugu: Nola ikasten dut, generoa eta IKTak, eta hiritartasun digitala.
Kurtsoari hasiera emateko, gure blogeen sarrera txiki bat egin genuen, gure burua aurkeztuz eta blog honen helburua azalduz. Lehenego tailerra, nola ikasten dugun gaur egun inguruan zen, eskolatik kanpo ere bizitzarako garrantzitsuak diren gauza asko ikasten baitira konturatzeko. Hausnarketekin jarraituz, Chema Madozen argazki bat aukeratu eta gaiarekin lotu behar izan genuen, "bisualtasun garaikideak" deituriko hausnarketan. Gaia pixkat baztertutzat utziz hainbat bideo ikusi genituen konpetentzia digitalaren inguruan ikasteko eta iritzi pertsonala emateko. Berriro tailerrarekin jarraituz, nola ikasten dugun galdera hori era bisual batean plasmatzeko teknografia eta kartografia bat egitea egokitu zitzaigun. Lehengo tailer horrekin bukatzeko artikuluen eta kartografiaren arteko lotura egiteko, beste teknografia bat egin nuen, QR kode bat sortuz.
Bigarren tailerra IKT eta generoaren inguruan datza. Gai honekin hasteko, zer esan nahi du emakumea eta maistra izatea eta zer esan nahi du gizona eta maisua izatea galderetan oinarrituz mikro-narratiba bat egin nuen gaiaren inguruan hausnartzeko. Honekin jarraituz, "La caza" eta "Laurance Anyways" pelikulak ikusi eta hainbat galdera erantzun genituen. Tailerrari amaiera emateko, "artefakto" bat egitea proposatu zitzaigun, hezkuntza eta generoaren inguruan erlazioa bilatuz.

Lau hilabeteari bukaera emateko, Hiritartasun Digitalaren inguruko azkeneko tailerra egin dugu. Gaiaren inguruan hausnartzen hasteko, Salvados programaren "Conectados" kapitulua ikusi genuen klasean, benetan nire bizitza onlinearen inguruan galdera asko planteatuz. Ildo beretik, eta benetan konektatuta bizi garela konturatzeko, hiru online eta offline egoera aukeratu behar genituen eta haien inguruan hausnartu, benetan internetik gabeko bizitza bat eduki ahal dugun planteatuz. Tailerra bukatutzat emateko, Ted Talks bideo bat aztertu dugu, pribatasunaren inguruan hitz egiten duena.
Era berean, eskolan dagoen aniztasuna lantzeko, lan modularra egin dugu. Zehazki eskolan elkarbizitzarekin lotutako kasu baten kontaketa eta analisia landu dugu, eta era bisual batean azaltzeko Smore eta Powtoon programa digitalak erabili ditugu poster interaktibo bat eginez.

Azkenik, espero dut hilabete honetan zehar egindako ekarpenak niretzako bezain aberasgarriak izatea zuentzako ere. Besterik gabe, mila esker eta larter arte!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina