Saltatu eta joan eduki nagusira

GENEROAREN INGURUKO MIKRO-NARRATIBA

Bigarren tailer honi (generoa eta IKTak) haiera emateko, mikro-narratiba bat egingo dut gaiaren inguruan hausnartzen. Hau egiteko, hurrengo galderetan eta Aberasturi eta Correaren (2015) irakurgaian oinarritu naiz, besteak beste.
  • Zer esan nahi du emakumea eta maistra izatea?
  • Zer esan nahi du gizona eta maisua izatea?
Pentsa dezagun pixka bat: maistrak, andereñoak, amak, jangelako emakumeak, autobuseko zaintzaileak… emakumeak dira nagusi. Ostera, zuzendariak, lehendakariak, ikuskariak, sindikatuetako ordezkariak… gizonezkoak dira karu gehienetan. Beraz, irakaskuntzan dabiltzan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago izan arren, goi karguetan eta ardurako postuetan gizonezkoak ugariago dira.

Haur Hezkuntzan maistren presentzia nabarmenaz kontzienteak gara guztiak, etapa honetako irakasleen % 90en emakumeak gehiago izanez. Baina zergatik dira irakasleen gehiengoa emakumeak etapa horretan?

Historian zehar, emakumeari zaintzarekin erlazionatuta dauden lanak erlazioatu zaie, ondorioz, Haur Hezkuntzan oraindik pentsamendu tradizional horrekin jarraitzen da leku askotan, maistrak gehiengoa izaten heziketa etapa horretan.


Haur Hezkuntzan, esaterako, gizonezko bat lanean ikusten dugunean emakumeari egokitzen ez diogun balio erantsia esleitzen diogu hari, gizona izate hutsagatik. Emakumearen kasuan berriz, naturalki irteten zaion zerbait dela dirudi, hezkuntzaren eta zaintzaren ardurak egokituko balitzaizkio bezala inongo ahaleginik egin beharrik gabe.

Emakume eta gizon irakasleen ezberdintasun horiek arrastoa uzten dute haurrarengan. Izan ere, irakaskuntzako behe etapetan irakaslea hezitzaile lanarekin lotzen da, eta hortaz, badirudi hori dela emakumearen egitekoa. Aldiz, unibertsitatean gizonezkoa nagusi den neurrian, jakituriaren transmisioa berari dagokiola barnera lezake haurrak. Horretaz gain, eta salbuespenak salbuespen, zuzendaria, lehendakaria edo ikuskaria gizonezkoa da nagusiki, eta, jangelako edo autobuseko zaintzailea emakumea.

Zein da eskolaren, eta horrenbestez, irakasleen egitekoa egoera iraultzeko orduan? Neska edo mutila izate hutsagatik ez direla mugak sortzen erakutsi behar diete eskolan haurrei, nahi dutena izateko aske direla.

BIBLIOGRAFIA
Aberasturi, E., & Correa, J. M. (2015). ¿Cómo aprendes a ser maestra? repensar el género en la educación infantil. Universidad Del País Vasco (UPV-EHU), 1(1), 63-81. Webgune honetatik berreskuratua https://drive.google.com/file/d/0B_Uot3EMBr1Xd3FqM0Fqb0k1am8/view

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

TEKNOGRAFIA

"Nola ikasten dut?" galderari erantzuten jarraituz, honako honetan teknografia bat egitea proposatu zaigu. Nire aburuz ikasketa prozesua esparru akademiko zein ez akademikoan oinarritzen da: familia, eskola, lagunak, bidaiak, kirolak, mugikorra, etab. Ondorioz, esparru hauek guztiak argazki eta bideoen bitartez islatzen saiatu nahiz hurrengo teknografian. 

NIRE ON/OFF LINE BIZITZA

Hiritartasun digitalaren tailerrarekin jarraituz, benetan konektatuta gauden ala ez konturatzeko nire on/off line bizitzaren inguruan hitz egingo dut. Hau egiteko, nire eguneroko bizitza nolakoa den aztertuko dut, online eta offline momentuan identifikatuz. Alde batetik, online hiru egoera azalduko ditut: Lehenego egoera, ikasten nagoenean da. Bai unibertsitatean, bai liburutegian, bai etxean beti ikasteko garaian nire ordenagailuarekin nago. Klasean iritsi eta lehengo gauza egelan sartzea da, hor aurkitzen baitutut behar ditudan material guztia. Gero, arratsaldeetan liburutegira joaten naiz eta bakarrik nire ordenagailua daramat nirekin, hori delako ikasteko eta lan egiteko behar dudan guztia. Gogoratzen dut egun bat, non taldeko lana egin behar genuen eta ez zuen inork ordenagailurik eraman eta benetan zer egin jakin gabe egon ginen, oinarrizko erraminta delako guretzat. Bigarren egoera, sare sozialen erabilera da. Instagram eta Whatsapp baino ez ditut maneiatzen, baina ben...