Bigarren tailerrarekin jarraitzeko, eta genero eta IKTaren inguruko hausnarketa osatzeko, "La caza" deituriko pelikula ikusi dugu klasean. Pelikula zertan datzan eta zein den generoaren inguruko arazoa behin azalduta, pelikulak Bechdel testa pasatzen duen ala ez azalduko dut.
Lucas, pelikularen protagonista, Lehen Hezkuntzako irakasle bat da, zein duela gutxi dibortziatu ondoren, bere bizitza berregiten saiatzen den. Neska-lagun berriarekin poztuta erakusten du, eta bere seme neraberarekin erlazioa aurrera eramaten saiatzen da. Dena ondo dihoala dirudi, baina gabonetan dena aldatzen da bera lan egiten duen eskolan gezur bat azaltzen hasten denean, ikasle neska (Clara) batek bere zakila erakutsi diola adierazten duenean. Bere duintasunagatik eta orbandutako bere irudia garbitzeagatik borroka egin beharko du. Pelikularen kartelan oso esaldi esanguratsua agertzen da, pelikularen laburpena oso ondo azalduz: "Una mentira puede destruir a un inocente".
Generoaren inguruan aztertzeko aukeratu dudan pelikularen eszena Clararen gurasoen (Theo eta Agnesen) arteko erlazioa da.
Pelikulan zehar Agnesek, Clararen amak, duen etxekoandrearen papera duela ikusi daiteke, janaria prestatzen, etxea garbitzen, erosketak egiten, etab. Theok, Clararen aitak, berriz, ez du etxeko lanetan parte hartzen, eta gainera, mozkortzera eta bere lagunekin juergan ateratzera dedikatzen da.
Ildo beretik, Clararen ama da eskolako bileretara joaten dena, zaintzailearen rola esleituz; Clararen aita, aitzitik, ez da batere kezkatzen bere alabaren zaintzaz. Gainera, Agnes ez da pelikula osoan zehar bere lagunekin buelta bat ematera ateratzen denik, beti etxean edo zaintzarekin dauden tokietan agertzen.
Pelikularen analisiarekin bukatzeko, Bechdel testa pasatzen duen ala ez azalduko dut. Test hau filmetan, komikietan eta antzezlanetan genero-desparekotasuna neurtzeko sistema bat da, eta gainditzeko ondorengo baldintzak bete behar ditu:
- Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
- Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
- Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da.
Egia da pelikulan zehar hainbat emakume agertzen direla (Clara, bere ama, eskolaren zuzendaria, Lucases neska-laguna, etab.), baina beraien artean dituzten elkarrizketa guztiak gizon baten inguruan da. Ondorioz, pelikulak ez du Bechdel testa gainditzen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina