Saltatu eta joan eduki nagusira

ZER DA GAITASUN DIGITALA?

Gaitasun edo konpetentzia digitala gaur egunean asko entzuten den kontzeptu bat da, baina benetan badakigu zertan datzan? Sarrera honetan galdera horri erantzuna emango diot hainbat baliabideen erabilpenaren bitartez: mapa kontzetuala, infografia, etab.


Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna edo gaitasun digitala pertsonek jarduera bat burutzeko bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituzten ahalmenen multzoa da, teknologiaren erabilpenari lotuen dauden ahalmen multzoa hain zuzen.
Gaitasun digitalak hainbat osagai ditu:
  • Informazioa lortzen jakitea (gaitasun informazionala): informazio-bilaketarako eta teknologien erabilerarako trebetasun instrumentalak lortzea. Hau da, informazioarekin lan egiteko, arazoak formulatzeko, informazioa bilatzeko, sartzeko, kudeatzeko, ebaluatzeko eta kritikatzeko eta informazio berria sortzeko eta hedatzeko behar diren ezaguera eta trebetasun multzoa.
  • Informazioa ezagueretan bihurtzen jakitea: arazoak planteatzeko eta aztertzeko eta interpretatzeko gai izatea.
  • Informazioa adierazten eta hedatzen jakitea: era askotako dokumentuak egiteko trebetasuna eta ezaguerak edukitzea.
  • Erraminta teknologikoen erabilera (gaitasun teknologikoa): ordenagailuak, liburu digitalak, mugikorrak, etab. erabiltzen jakitea. 
  • Alfabetatze anitza: ikus-entzunezko gizartean bizi gara, baina eskolak ez du ikusle kritikorik hezten; komikiaren, bideoaren eta soinuaren hizkuntza curriculumaren parte izan beharko lirakete.
  • Informazioa demokratikoki eta etikoki erabiltzea: komunikazioaren eta informazioaren gaineko jarrera, balio eta praktika jarrerak garatzea.
  • Herritartasun digitala: errealitatea eta online mundua nahasten diren mundu baterako prestatzea.

Gaitasun Digitala irakasteko jarduera garapenean oinarritutako metodologiaren bitartez landu behar da. Irakasle batek jarduera horiek prestatzeko eta garatzeko orduan izan behar dituen irizpideak hauek dira:
  • Ikasketa esperientziak sortzea: ekintzaren bitartez ikastea.
  • Ezagueraren metodologia konstruktibista garatzea, non ikaslea esanahiak eraikitzen dituena den.
  • Ikasleen arteko talde lana sustatzea.
  • Iturri eta informazio erreminta anitzak erabiltzea.
Jarduera hauen hainbat adibide ondorengoak dira: WIKIen erabilpena, ikasleen blogak erabiltzea, foruak edo beste ikasle batzuekin komunikatzeko espazioak sortzea eta bideoen sorketa, aurkezpen digitalak, etab.


Haurreko guztia hobeto ulertzeko nik egindako hurrengo infografian oso argi ikusi daiteke zer den Konpetentzia digitala eta haren osagaiak.



Kontsultatutako iturriak : https://www.youtube.com/watch?v=eAL5ZkhnBkE&feature=youtu.be eta https://www.youtube.com/watch?v=V_HOIsP-Ix8&feature=youtu.be

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

TEKNOGRAFIA

"Nola ikasten dut?" galderari erantzuten jarraituz, honako honetan teknografia bat egitea proposatu zaigu. Nire aburuz ikasketa prozesua esparru akademiko zein ez akademikoan oinarritzen da: familia, eskola, lagunak, bidaiak, kirolak, mugikorra, etab. Ondorioz, esparru hauek guztiak argazki eta bideoen bitartez islatzen saiatu nahiz hurrengo teknografian. 

GENEROAREN INGURUKO MIKRO-NARRATIBA

Bigarren tailer honi (generoa eta IKTak) haiera emateko, mikro-narratiba bat egingo dut gaiaren inguruan hausnartzen. Hau egiteko, hurrengo galderetan eta Aberasturi eta Correaren (2015) irakurgaian oinarritu naiz, besteak beste. Zer esan nahi du emakumea eta maistra izatea? Zer esan nahi du gizona eta maisua izatea? Pentsa dezagun pixka bat: maistrak, andereñoak, amak, jangelako emakumeak, autobuseko zaintzaileak… emakumeak dira nagusi. Ostera, zuzendariak, lehendakariak, ikuskariak, sindikatuetako ordezkariak… gizonezkoak dira karu gehienetan. Beraz, irakaskuntzan dabiltzan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago izan arren, goi karguetan eta ardurako postuetan gizonezkoak ugariago dira. Haur Hezkuntzan maistren presentzia nabarmenaz kontzienteak gara guztiak, etapa honetako irakasleen % 90en emakumeak gehiago izanez. Baina zergatik dira irakasleen gehiengoa emakumeak etapa horretan? Historian zehar, emakumeari zaintzarekin erlazionatuta dauden lanak erlazioatu zaie, ondo...

NIRE ON/OFF LINE BIZITZA

Hiritartasun digitalaren tailerrarekin jarraituz, benetan konektatuta gauden ala ez konturatzeko nire on/off line bizitzaren inguruan hitz egingo dut. Hau egiteko, nire eguneroko bizitza nolakoa den aztertuko dut, online eta offline momentuan identifikatuz. Alde batetik, online hiru egoera azalduko ditut: Lehenego egoera, ikasten nagoenean da. Bai unibertsitatean, bai liburutegian, bai etxean beti ikasteko garaian nire ordenagailuarekin nago. Klasean iritsi eta lehengo gauza egelan sartzea da, hor aurkitzen baitutut behar ditudan material guztia. Gero, arratsaldeetan liburutegira joaten naiz eta bakarrik nire ordenagailua daramat nirekin, hori delako ikasteko eta lan egiteko behar dudan guztia. Gogoratzen dut egun bat, non taldeko lana egin behar genuen eta ez zuen inork ordenagailurik eraman eta benetan zer egin jakin gabe egon ginen, oinarrizko erraminta delako guretzat. Bigarren egoera, sare sozialen erabilera da. Instagram eta Whatsapp baino ez ditut maneiatzen, baina ben...