Saltatu eta joan eduki nagusira

KARTOGRAFIA

Nola ikasten dugun gaur egun tailerrarekin jarraituz, era bisual batean islatzeko, kartografia bat sortzea proposatu zaigu. Kartografia bat kontakizun pertsonalen lotura da, zeinetan zure bizitzaren, esperientzien eta gertaeren deskribapena gertatzen den modu bisual batean. Honen bidez adierazi nahi dudana nola ikasten dudan gaur egunean da, arlo edo zati desberninek nigan efektua adieraziz.

Kartografia honen idea originala autobus  batean itsatsita ikusi nuen etxera bueltatzen nintzenean, non puzzle bat agertzen zen bidaiatzeko helmuga anitzen proposamenekin. Nik hau ikusita, nire kartografia holako zerbait egitea burutu zitzaidan eta informazio guztia bildu, konparatu, aztertu eta antolatu ondoren hau da ateratako azkeneko emaitza:


Lehen begiratuan auteman daiteke puzzle antzeko bat dela. Nire aburuz ikaskuntza prozesua denbora pasa ahala gertatzen den zerbait da, elementu askok parte hartzen dutena. Era berean, puzzleak ni neu osatzen nau, nire nortasuna, ni naizen bezalako naiz “pieza” guztiak dauden lekuan daudelako, atalen bat faltako balitz ez nintzateke ni naizen modukoa izango, ondorioz pieza guztien garrantzia eta haien arteko osagarritasuna. Osagarritasun hau, garbi ikusi daiteke piezen tamainan, guztiak berdinak direnez arazorik gabe elkarrekin ahokatzen dira, beraz, ez daukate orden edo hierarkia finkorik. Gainera, pieza hauek nire inguruan jartzea erabaki dut, ni protagonista izaten, eta ni inguratzen nauen guztia nire ikasketa prozesua islatuz.

Hau behin azalduta, atalka azaldu dut kartografia. Mapan agertzen diren elementuak honakoak dira: eskola, kirola, lagunak, familia, sare sozialak, pelikulak eta mugikorrak.

Hasteko, familian zentratuko naiz. Beraiengandik iksaten dut funtsezko gauzak, beraiek dira nire oinarria. Agian ez dut duela bi mila urte Euskal Herrian gertatu zena ikasten edo integralak burutzen, baina beraiengandik beste hainbat eta hainbat funtsezko kontzeptu ikasi ditut: babesa, maitasuna, baloreak, barkamena, ohiturak, etab. Beraiekin eta beraiengandik ikasten dut guzti hori, baina hau oinarrizkoa izan arren, lagunek, eskolak, pelikulek, sare sozialek, etab.-ek bere papera ere daukate nire ikaskuntza prozesuan.

Ildo beretik, eskolan ikasten ditudan hainbat gauza beste esparruetan ere ematen dira, bata bestearen osagarriak izaten. Hizkuntzekin esaterako hau gertatzen da, hizkuntzaren alderdi formalak (ortografia, gramatika, lexikoa, etab.) eskolan ematen dira, baina hauek erabiltzeko aukera beste esparruetan ere ematen da, adibidez mundu digitalean besteekin komunikatzeko hizkuntzen erabilpena oinarrizkoa da, eta modu berean, lagunekin, familiarekin, kiroletan, pelikuletan, etab. pisu handia dauka hizkuntzak. Sakontzeko, hizkuntza erabiltzen dut sare sozialetan atzerritar diren lagunekin komunikatzeko, pelikulak ingelesez ikusten ditut gehienbat, lagunekin eta familiarekin hainbat
hizkuntzetan hitz egiten dut ere, eta kiroletan gauza bera ematen da, ikaskuntza prozesua lortuz.

Modu berean, teknologia berriek garrantzi handia daukate niregan, eta galdetuko duzue zergatik egin dudan eskuz eta ez digitalean. Honen arrazoia, mundu digitalean egiteak ez delako esfortzu oso handia niretzat, asko kotrolatzen dudalako, baina eskuz egiteak esfortzua egitea inplikatzen du, oso gaizki moldatzen naizen arlo batekin: eskulanak. Ondorioz, gauza gehiago ikasiko nituela uste nuen eskuz egiten banuen eta hau da digitalean ez egiteko arrazoia.

Hau guztia gutxi balitz, pieza bat txuriz utzi dut, oraingoz nire ikasketa prozesua hori delako, baina etorkizunean gauza gehiago ikasiko ditudanez, pieza hori etorkizunean ikasiko dudanaren errepresentazioa da, ikaskuntza prozesua zabaltzen doalako. Hau da, nire ikaskuntza prozesua ziklikoa da, nire ikastaldia ez delako inoiz amaitzen eta nire bizitza aberasten dituzten konexio berriak bilatzen jarraitzen dudalako.

Horrekin lotura eginez, txurian utzitako pieza nola beteko dudan galdera egin dut neure buruaru, eta nik uste bizitzan aurkituko dudan jende guztiarengadik zerbait ikasiko dudala baina bereziki haurrak izango direla nire ikaskuntza osatzen lagunduko didatenak.

Amaitzeko, nola ikasten dugunaren inguruan kartografia hau egin dut, baina zer ikasi dut kartografia hau egiten?

Nire aburuz kartografia hau egiteak nire etorkizunean hainbat arlotan lagundu didala uste dut. Alde batetik, hainbeste kritikatzen dugun memorizatze eta ulertu gabe “ikastea” saiesten sahiatuko naiz, buruz ikastea ez delako benetazko ikaskuntza. Ahal dudan guztia praktikara eramatea sahiatuko nahiz, benetako ikasgaia egiten lortzen delako. Eta azkenik, baliabide asko daudela uste dut gauzak ikasteko, beraz batzuetan testu liburuak alde batera utzi behar ditugula ez dago gaizki. Asko dago aldatzeko eta bakoitzak egin ditzazkeen aldaketa txikiak dira aldaketa handiak egiten dituztenak.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

WHY PRIVACITY MATTERS? TED TALKS BIDEOA

Hirugarren tailer honi (Hiritartasun digitala) amaiera emateko, Ted talks bideo bat ikusi eta gero, horren hasunarketa egingo dut, pribatasunaren inguruan hitz egiten. Esan bezala, Ted Talks bideo honek pribatasunaren inguruan hitz egiten du. Hizlaria, Gleen, bi pertsona mota daudela esaten du: ez daukatela ezer ezkutatzeko esaten duten pertsonak eta haiei bigilatzea inporta zaienak: "I don't really worry about invasions of privacy because I don't have anything to hide". Pribatasun hori nahi dutenak lapurrak, terroristak edo mafiak direla uste dugu, baina egia da guztiok pribatasuna behar dugula, kortinen, ateen edota kisketen bidez, bai komunean, bai dutxan, etab. Hau da, guztiok pribatasun horren beharra behar dugu. Bigilazio modu asko daude, baina gure eguneroko bizitzan ematen den ohikoena Facebook egiten duena da. Aplikazio honetan zer egiten ari garen, zein diren gure gustoak edota informazio pertsonala jartzen dugu, honekin jokatzen zu manipula zaitzan....

GENEROAREN INGURUKO MIKRO-NARRATIBA

Bigarren tailer honi (generoa eta IKTak) haiera emateko, mikro-narratiba bat egingo dut gaiaren inguruan hausnartzen. Hau egiteko, hurrengo galderetan eta Aberasturi eta Correaren (2015) irakurgaian oinarritu naiz, besteak beste. Zer esan nahi du emakumea eta maistra izatea? Zer esan nahi du gizona eta maisua izatea? Pentsa dezagun pixka bat: maistrak, andereñoak, amak, jangelako emakumeak, autobuseko zaintzaileak… emakumeak dira nagusi. Ostera, zuzendariak, lehendakariak, ikuskariak, sindikatuetako ordezkariak… gizonezkoak dira karu gehienetan. Beraz, irakaskuntzan dabiltzan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago izan arren, goi karguetan eta ardurako postuetan gizonezkoak ugariago dira. Haur Hezkuntzan maistren presentzia nabarmenaz kontzienteak gara guztiak, etapa honetako irakasleen % 90en emakumeak gehiago izanez. Baina zergatik dira irakasleen gehiengoa emakumeak etapa horretan? Historian zehar, emakumeari zaintzarekin erlazionatuta dauden lanak erlazioatu zaie, ondo...

PAPER ZORROA

Lau hileko honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu zait; hau da, IKTen inguruan ikusitako guztiaren lapurpena. Guztira hiru tailer egin ditugu: Nola ikasten dut , generoa eta IKTak , eta hiritartasun digitala . Kurtsoari hasiera emateko, gure blogeen sarrera txiki bat egin genuen, gure burua aurkeztuz eta blog honen helburua azalduz. Lehenego tailerra, nola ikasten dugun gaur egun inguruan zen, eskolatik kanpo ere bizitzarako garrantzitsuak diren gauza asko ikasten baitira konturatzeko. Hausnarketekin jarraituz, Chema Madozen argazki bat aukeratu eta gaiarekin lotu behar izan genuen, "bisualtasun garaikideak" deituriko hausnarketan. Gaia pixkat baztertutzat utziz hainbat bideo ikusi genituen konpetentzia digitalaren inguruan ikasteko eta iritzi pertsonala emateko. Berriro tailerrarekin jarraituz, nola ikasten dugun galdera hori era bisual batean plasmatzeko teknografia eta  kartografia bat egitea egokitu zitzaigun. Lehengo tailer horrekin bukatzeko ar...