Saltatu eta joan eduki nagusira

NOLA IKASTEN DUT GAUR EGUN?

1. tailer honetan nola ikasten dugun gaur egun gaiaren inguruan hausnartuko da. Tailerrari hasiera ematek, ideia jasa baten bitartez hasi gara hurrengo galderei erantzuten:
  • Nola aurre egiten diozu ikerketari?
Arlo akademikoan zein ez akademikoan ikasteko erak aztertzea interesgarria iruditu zait gure formakuntzan, ondorioz, interesarekin eta gogoekin aurre egin diot. Gai konplexua da, ikasteko era asko daudelako eta bakoitza mundu bat gara ikasteko eran, baina era berean, ikasleen iritzia kontuan hartzea ideia paregabea dela uste dut.
  • Nolako galderak etortzen zaizkigu burura?
Burura etortzen zaizkidan galderak honakoak dira, besteak beste:
- Zer erraminta erabiltzen ditugu ikasteko?
- Ikasleen nahiak kontuan hartzen dira?
- Noiz, nola, non eta norekin ikasten dut?
- Hezkuntza-sistemak kontuan hartzen du eskolatik kanpo ikasten diren ezaguerak?
- Teknologia berrien erabilpena egiten da ikasteko?
  • Zeintzuk izan daitezke erronkak?
Sortu daitezkeen erronkak informazio interesgarria eta baliagarria bilatzea, irakurtzea eta ondo espresatzea da. Era berean, nire klasekideen eta nire ikasketa prozesua aztertzea eta hori bisualki espresatzea, eta kartografia erakargarria eta interesduna egitea.
  • Nolako ekarpena egin ahal diozu tailerrari?
Klasekideekin ideak konparatu eta bakoitzetik ideia interesgarriak hartuz lan paregabea egin dezagun, klasean nahiz klasetik kanpo nola ikasten dugun azalduz.
  • Zer espero duzu ikastea?
Pentsamendu kritikoa garatzea, eta berdinki, "Nola ikasten dut gaur egun?" galderari erantzun sakona ematea.


Galdera hauek behin erantzunda eta hainbat testuetan oinarrituz gaiari buruzko nire ikuspuntua azalduko dut.
Eskola bizitzan zehar ikasten dugun zati txiki bat besterik ez da. Familia, lagunak, liburuak, norberaren esperientzia, etab. Edozein pertsonatik edota edozein momentutik ere asko ikasten dugu.

Hasieran, ez diogu behar duen garrantzia ematen, askotan ez garelako konturatzen zerbaitengatik gauza bat ikasi dugula nahiz eta ikasitakoa sinplea izan. Ez dugu eskolan bakarrik ikasten, baizik eta eskolatik kanpo ere uste baino gehiago ikasten dugu, batzuetan konturatu gabe, ez dakigu ikasi dugula baino gure barruan dago. Eskolan ikasten dugunaren zati txiki bat baino ez da gertatzen, beheko irudian ikusi dezakegun eran.


Gehienetan, familian edo kumunitatean gertatzen diren ikaskuntzak ez daude aitortuak, baina irakaskuntza honek eragin handia eduki dezake pertsonaren garapenean. Eskolan ematen den irakaskuntza datuen memorizazioan oinarritzen da, helburu zehatz batekin: azterketa batean ikasitakoa idazteko.

Garrantzia da ikasteko garaian motibazioa edukitzea, baina eskolan ez direnez haurren interesak kontuan hartzen oso zaila da modu esanguratsu batean ikastea, bakarrik azterketarako ikasten da eta listo. Motibazio hau lortzeko klasetik kanpo atera behar dira haien interesak ikusteko eta ikasketa  prozesu on bat lortzeko. Honen bitartez arreta eta kuriositatea piztea errazagoa izango da hezkuntza tradizionala berrituz eta hezkuntza-sistema pertsona desberdinei egokituz, heterogeneotasuna bilatuz.

Hau guztia aintzat hartuz, nire aburuz ikaskuntza prozesuan arlo akademikoak zein ez akademikoak garrantzi handia dauka. Alderdi guztiak funtzeskoak dira zati bakoitzak zerbait irakasten dutelako, eta atalen bat faltako balitz ez litzatekelako ikaskuntza berdina lortuko, ondorioz alderdi guztien garrantzia.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

WHY PRIVACITY MATTERS? TED TALKS BIDEOA

Hirugarren tailer honi (Hiritartasun digitala) amaiera emateko, Ted talks bideo bat ikusi eta gero, horren hasunarketa egingo dut, pribatasunaren inguruan hitz egiten. Esan bezala, Ted Talks bideo honek pribatasunaren inguruan hitz egiten du. Hizlaria, Gleen, bi pertsona mota daudela esaten du: ez daukatela ezer ezkutatzeko esaten duten pertsonak eta haiei bigilatzea inporta zaienak: "I don't really worry about invasions of privacy because I don't have anything to hide". Pribatasun hori nahi dutenak lapurrak, terroristak edo mafiak direla uste dugu, baina egia da guztiok pribatasuna behar dugula, kortinen, ateen edota kisketen bidez, bai komunean, bai dutxan, etab. Hau da, guztiok pribatasun horren beharra behar dugu. Bigilazio modu asko daude, baina gure eguneroko bizitzan ematen den ohikoena Facebook egiten duena da. Aplikazio honetan zer egiten ari garen, zein diren gure gustoak edota informazio pertsonala jartzen dugu, honekin jokatzen zu manipula zaitzan....

GENEROAREN INGURUKO MIKRO-NARRATIBA

Bigarren tailer honi (generoa eta IKTak) haiera emateko, mikro-narratiba bat egingo dut gaiaren inguruan hausnartzen. Hau egiteko, hurrengo galderetan eta Aberasturi eta Correaren (2015) irakurgaian oinarritu naiz, besteak beste. Zer esan nahi du emakumea eta maistra izatea? Zer esan nahi du gizona eta maisua izatea? Pentsa dezagun pixka bat: maistrak, andereñoak, amak, jangelako emakumeak, autobuseko zaintzaileak… emakumeak dira nagusi. Ostera, zuzendariak, lehendakariak, ikuskariak, sindikatuetako ordezkariak… gizonezkoak dira karu gehienetan. Beraz, irakaskuntzan dabiltzan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago izan arren, goi karguetan eta ardurako postuetan gizonezkoak ugariago dira. Haur Hezkuntzan maistren presentzia nabarmenaz kontzienteak gara guztiak, etapa honetako irakasleen % 90en emakumeak gehiago izanez. Baina zergatik dira irakasleen gehiengoa emakumeak etapa horretan? Historian zehar, emakumeari zaintzarekin erlazionatuta dauden lanak erlazioatu zaie, ondo...

PAPER ZORROA

Lau hileko honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu zait; hau da, IKTen inguruan ikusitako guztiaren lapurpena. Guztira hiru tailer egin ditugu: Nola ikasten dut , generoa eta IKTak , eta hiritartasun digitala . Kurtsoari hasiera emateko, gure blogeen sarrera txiki bat egin genuen, gure burua aurkeztuz eta blog honen helburua azalduz. Lehenego tailerra, nola ikasten dugun gaur egun inguruan zen, eskolatik kanpo ere bizitzarako garrantzitsuak diren gauza asko ikasten baitira konturatzeko. Hausnarketekin jarraituz, Chema Madozen argazki bat aukeratu eta gaiarekin lotu behar izan genuen, "bisualtasun garaikideak" deituriko hausnarketan. Gaia pixkat baztertutzat utziz hainbat bideo ikusi genituen konpetentzia digitalaren inguruan ikasteko eta iritzi pertsonala emateko. Berriro tailerrarekin jarraituz, nola ikasten dugun galdera hori era bisual batean plasmatzeko teknografia eta  kartografia bat egitea egokitu zitzaigun. Lehengo tailer horrekin bukatzeko ar...